ZUMALAKARREGI HIRU– Egona

Zarautz

Etxebizitza hondartzatik 4 minutura dago; Euromar urbanizazioan, igerilekua, tenis pista eta lorategi handi bat ditu. Igerilekuaren ondoan, terraza duen taberna dago, freskagarriak, pintxoak, plater konbinatuak, edota hanburgesak dastatzeko.

Etxeak bi logela ditu. Gela nagusiak ohe bikoitza, jantzigela, bainugela eta hegoaldeko terrazarako sarbidea ditu. Bigarren gelak bi ohe ditu. Sukaldea eta egongela-jangela ditu, eta hortik Getariako Arratoiko eta Mollarriko ikuspegi ikusgarriak izango dituzu. Etxeak bigarren bainugela ere badu.

Aparkaleku gunea dago urbanizazioan, baina lekua ez dago ziurtatuta.

Catering zerbitzua eskatzeko aukera eskaintzen dizugu. Ostatura iristean kalera irteteko gogorik ez baduzu, eta gure zerbitzuaz gozatzea nahiago baduzu, hamaika aukera izango dituzu hautatzeko. Mahai gainean izango duzu! Gure konpromisoa eta helburua da kalitate bikaineko eta 0 Kmko produktuak eskaintzea.

Etxebizitzan sortutako kalteak, erabilera okerragatik, bezeroak bere gain hartuko ditu.

[ics_calendar id="1904"]

Apartamento Zumalakarregi Hiru