LAURGAIN– Egona

Orio

Etxebizitza atsegina, Wifiarekin, naturaz inguratua mendira begira, etxean bezala sentituko zara. Donostiatik 21 kilometrora eta Zarautzetik 4 kilometrora dago. Etxera iristeko, garraio propioa beharko duzu.

Aukera ezin hobea da familientzat edota lagun taldeentzat, handitasunagatik eta eskaintzen dituen zerbitzuengatik.

Beheko solairuan guztiz hornitutako sukalde-jangela, egongela zabala terrazarako sarbidearekin, eta XXL ohea eta bainugela duen logela ditu.

Goiko solairuan gainerako logelak daude, bakoitza bere bainugelarekin. Honako ezaugarri hauek dituzte:

2. logela: ohe bikoitza eta 80ko 2 ohe.

3. logela: ohe bikoitza eta 90ko 3 ohe.

4. logela: ohe bikoitza.

Arazorik gabe aparkatu dezakezu.

Catering zerbitzua eskatzeko aukera eskaintzen dizugu. Ostatura iristean kalera irteteko gogorik ez baduzu, eta gure zerbitzuaz gozatzea nahiago baduzu, hamaika aukera izango dituzu hautatzeko. Mahai gainean izango duzu! Gure konpromisoa eta helburua da kalitate bikaineko eta 0 Kmko produktuak eskaintzea.

Etxebizitzan sortutako kalteak, erabilera okerragatik, bezeroak bere gain hartuko ditu.

[ics_calendar id="2118"]

Apartamento Laurgain