SALBIDE M.– Egona

Zarautz

Salbide apartamentuak modernoak, erosoak eta berriak dira. Behe solairu batean kokatuta daude, zuzeneko sarbidearekin eta leku estrategiko batean: hondartzatik eta Zarauzko Alde Zaharretik bost minutura oinez. Etxebizitzatik oso gertu haurrentzako parkea dago.

Salbide Marron apartamentua espazio ireki eder batez osatuta dago. Guztiz hornitutako sukaldea, egongela, ohe bikoitza eta bainugela ditu. 2-4 lagunentzako aproposa da, sofa-ohe bat baitu.

Aparkalekua erreserbatzeko aukera dago. Honek garrantzia handia du, batez ere, udan. Prezioa sasoiaren arabera aldatzen da, eta beharrezkoa da erreserba egitea.

Catering zerbitzua eskatzeko aukera eskaintzen dizugu. Ostatura iristean kalera irteteko gogorik ez baduzu, eta gure zerbitzuaz gozatzea nahiago baduzu, hamaika aukera izango dituzu hautatzeko. Mahai gainean izango duzu! Gure konpromisoa eta helburua da kalitate bikaineko eta 0 Kmko produktuak eskaintzea.

Etxebizitzan sortutako kalteak, erabilera okerragatik, bezeroak bere gain hartuko ditu.

Apartamento Salbide