ZUMALAKARREGI BI– Egona

Zarautz

Apartamentu ikusgarria da, erabat berritua, familientzako nahiz bikoteentzako aproposa. Urbanizazio batean kokatuta dago, hondartzatik eta Karlos Argiñano hoteletik eta jatetxetik minutu batzuetara.

Etxebizitzak 3 logela ditu kanpora, 2 komun, egongela-jangela zabala eta argia, eta guztiz hornitutako sukaldea.

Egongela-jangelak chaise longue bikaina, telebista, eta jangelako mahai modernoa eskaintzen ditu, oso espazio atsegina izanik. Etxeko harribitxia begiratokia (terraza itxia) da, arratsalde eta une zoragarriak igarotzeko aukera izango duzu bertan.

Etxebizitzak hiru logela ditu. Logela nagusiak ohe bikoitza, bainugela eta terrazara sarbide zuzena ditu. Beste logela batek bi ohe ditu eta hirugarrenak kabi-ohea. Biak begiratokira irteerarekin.

Etxean bezala sentitzeko behar duzun guztia du etxebizitzak.

Etxeak garajea du urbanizazio bertan, auto bat aparkatzeko aukerarekin. Oso gomendagarria da, inguruan aparkatzea zaila baita, bereziki udan.

Catering zerbitzua eskatzeko aukera eskaintzen dizugu. Ostatura iristean kalera irteteko gogorik ez baduzu, eta gure zerbitzuaz gozatzea nahiago baduzu, hamaika aukera izango dituzu hautatzeko. Mahai gainean izango duzu! Gure konpromisoa eta helburua da kalitate bikaineko eta 0 Kmko produktuak eskaintzea.

Etxebizitzan sortutako kalteak, erabilera okerragatik, bezeroak bere gain hartuko ditu.

[ics_calendar id="1886"]

Apartamento Zumalakarregi bi