ZUMALAKARREGI– Egona

Zarautz

Apartamentu atsegina eta praktikoa, behe solairu batean. Guztiz eraberritua dago, eta oso egokia da familientzat edota bikoteentzat. Urbanizazio batean kokatuta dago, hondartzatik eta Karlos Argiñano hoteletik eta jatetxetik minutu batzuetara.

Irisgarritasun oso ona du apartamentuak.

Hiru logela ditu kanpora. Gela nagusiak, ohe bikoitzarekin, komuna du. Gainerako bi gelek ohe bakarra dute, horietako bat habi-ohea da. Egongela-jantokia espazio xarmangarria da, familiarekin eta lagunekin gozatzeko aukera eskaintzen duelarik. Guztiz hornitutako sukaldea eta dutxa duen bainugela ere baditu.

Behar duzun guztia du etxean bezala sentitzeko eta egonaldi atseginaz gozatzeko.

Catering zerbitzua eskatzeko aukera eskaintzen dizugu. Ostatura iristean kalera irteteko gogorik ez baduzu, eta gure zerbitzuaz gozatzea nahiago baduzu, hamaika aukera izango dituzu hautatzeko. Mahai gainean izango duzu! Gure konpromisoa eta helburua da kalitate bikaineko eta 0 Kmko produktuak eskaintzea.

Etxebizitzan sortutako kalteak, erabilera okerragatik, bezeroak bere gain hartuko ditu.

[ics_calendar id="5051"]

Apartamento Zumalakarregi bat