ZINKUNEGI– Egona

Zarautz

Eremu lasai batean kokatuta dago, parke batetik gertu, hondartzatik 5 minutura oinez eta Shelter surf eskolaren ondoan.

Etxebizitzak hiru gela ditu kanpora, zabalak eta argitsuak. Horietako bi logela bikoitzak dira, hau da, bakoitzak 90ko bi ohe ditu, eta logela nagusiak ohe bikoitza eta bainugela ditu. Etxean beste bainugela bat dago.

Etxeko harribitxia balkoia da, eta egongelatik sar zaitezke bertara. Guztiz hornitutako sukaldea du.

Aparkalekua du urbanizazio bertan, auto bat aparkatzeko aukerarekin. Oso gomendagarria da, inguruan aparkatzea bereziki zaila baita udako denboraldian.

Catering zerbitzua eskatzeko aukera eskaintzen dizugu. Ostatura iristean kalera irteteko gogorik ez baduzu, eta gure zerbitzuaz gozatzea nahiago baduzu, hamaika aukera izango dituzu hautatzeko. Mahai gainean izango duzu! Gure konpromisoa eta helburua da kalitate bikaineko eta 0 Kmko produktuak eskaintzea.

Etxebizitzan sortutako kalteak, erabilera okerragatik, bezeroak bere gain hartuko ditu.

[ics_calendar id="1882"]

Apartamento Zinkunegi