ZIGORDIA BI – Egona

Zarautz

Zarauzko bihotzean erabat eraberritutako etxebizitza argitsua. Oporrak leku lasai batean igaro nahi dituzten edo surfa egitera datozen familia edo lagunentzako ostatu ezin hobea da.

Zarauzko hirigune historikoan eta hondartzatik 3 minutura oinez. Etxebizitzatik pauso batzuetara, behar dituzun zerbitzu guztiak aurkituko dituzu: azoka, tabernak gure herriko benetako pintxoez gozatu ahal izateko, jatetxeak, turismo bulegoa, dendak, kutxazainak, farmaziak, monumentuak.

Bi logela ditu. Gela nagusian 90 oheko 2 ohe daude, ohe handi bat bihur daitezkeenak, hala nahi izanez gero, eta balkoi txiki bat eta bigarren gela, banakako 2 oherekin. Bainugela oso bat dutxarekin. Egunerokoa errazteko, garbigailua duzu. Sukaldea – egongela – jangela bat da, oso espazio argia. Sukaldea behar bezala hornituta dago etxetresna elektrikoekin eta sukaldeko tresneria osoarekin.

Wifia du.

Tren geltokitik 400 metrora eta autobus geltokitik 250 metrora dago. Oso ondo komunikatua.

Catering zerbitzua eskatzeko aukera eskaintzen dizugu. Ostatura iristean kalera irteteko gogorik ez baduzu, eta gure zerbitzuaz gozatzea nahiago baduzu, hamaika aukera izango dituzu hautatzeko. Mahai gainean izango duzu! Gure konpromisoa eta helburua da kalitate bikaineko eta 0 Kmko produktuak eskaintzea.

Etxebizitzan sortutako kalteak, erabilera okerragatik, bezeroak bere gain hartuko ditu.

Apartamento Zigordia Bi