ZIGORDIA– Egona

Zarautz

Zarauzko Alde Zaharrean dagoen etxebizitza, eta hondartzatik 5 minutura oinez. Guztiz berritua eraikin zaharraren funtsa mantenduz, egurra eta harria agerian utziz eta espazioen argiztapena zainduz.

Oinezkoen gune batean dago eta kokapenari esker dendak, banketxeak, Merkatu Plaza (bertako produktuak aurki ditzakezu), izozki dendak eta tabernak dituzu pintxo goxoak dastatzeko.

Etxeak hiru logela ditu; gela bat ohe bikoitzarekin, beste gela bat banakako 2 ohekin eta hirugarrena ohe bakarrarekin. Bi bainugela ditu, biak dutxarekin.

Sukaldea, egongela eta jangela espazio irekian daude.

Catering zerbitzua eskatzeko aukera eskaintzen dizugu. Ostatura iristean kalera irteteko gogorik ez baduzu, eta gure zerbitzuaz gozatzea nahiago baduzu, hamaika aukera izango dituzu hautatzeko. Mahai gainean izango duzu! Gure konpromisoa eta helburua da kalitate bikaineko eta 0 Kmko produktuak eskaintzea.

Etxebizitzan sortutako kalteak, erabilera okerragatik, bezeroak bere gain hartuko ditu.

Apartamento Zigordia