Ibilaldiak

Ezagutu Zarautz

Zarautz eta Getaria ezagutu nahi, Done Jakue bidearen zati bat egin eta Txakolin upategi txiki bat bisitatu, paisaiaz eta euskal kostaz gozatzen duzun bitartean?

Zati bat edo biak egin ditzakezu, zure lehentasunen eta nahien arabera.

Lehen zatia: "Ezagutu Zarautz, hondartzetako erregina eta erreginen hondartza"

Ezagutu ezazu Zarautz punta batetik bestera, biotopoaren eta euskal kostaldeko duna zelairik zabalenetik hasita, hondartzaz eta Getariako Arratoiaz gozatuz.

Txoko bakoitzak gordetzen dituen istorioak ezagutuko dituzu gure gida elebidunaren ahotik, erdigune erromantikoa eta bertako monumentuak -XV. mendeko dorreak, jauregiak edota merkatua- bisitatzen dituzun bitartean.

Herriaren jatorria eta itsas balentriak jakingo dituzu, hondartzan geldialdia egiten dugun bitartean. Historia duen mokadua izango da.

Idiazabal ardi gazta irasagarrarekin dastatuko dugu, sagardo freskoaz lagunduta, dena tokikoa eta 0 Kmkoa. Osagai bakoitzaren historia kontatuko dizugu. Harritzeko prest?

Eguna hasteko modu hobeagorik ez dugu ezagutzen.

Zenbat pertsonek parte har dezakete?

Gehienez 7 laguneko talde txikiak.

Ordutegia, prezioa eta iraupena

Iraupena: 2 ordu.
* Irteera ordua: 9:20.

Lekua: Zarautz.

Prezioa: 25 €

Barne

Tokiko euskarazko gida elebiduna gaztelania-ingelesa, eta hamaiketakoa (gazta eta irasagar pintxoa eta sagardo basoa).

Bigarren zatia: "Done Jakue bidea mahastien artean, eta bisita txakolindegi batera eta Getariara"

Done Jakue bideko zatirik ederrenetakoa egin, eta bidean zehar Konpostelara iristeko itxaropena duten hainbat eta hainbat erromes gurutzatuko dituzu.

Zarautzetik Getariara doan Done Jakue bidea egingo dugu, mahastien, dorreen, baselizen eta basoen ondotik doan erromatar galtzada batetik. Ikuspegi paregabeak izango dituzu uneoro, eta modu lasai batean.

Upategi txiki batzuk bisitatuko ditugu, eta txakolin desberdinak dastatzeko aukera izango dugu bidean zehar, guztiz artisaua eta 0 Kmkoa den hamaiketakoa.

Behin Getarian, Erdi Aroko erdigunea, txokoak, itsas historia eta abar ezagutzeko denbora izango dugu.

Ibilaldia amaitutakoan, parrilan egindako arrain freskoetan espezializatutako jatetxe ugarietako batean jan dezakezu eta bertako hondartza lasaiaz gozatu.

Kostaldeko haizeaz gozatu mahastien artean, pasiera entretenigarri batean aire freskoa hartu eta Getaria ezagutu. Animatzen al zara?

Zenbat pertsonek parte har dezakete?

Gehienez 7 laguneko talde txikiak.

Ordutegia, prezioa eta iraupena

Iraupena: 3,5 ordu.
* Irteera ordua: 11:20.

Lekua: Zarautz.

Prezioa: 40 €

Barne

Bertako euskal gida elebiduna gaztelania-ingelesa, txakolindegi batera bisita eta dastatzea (3 txakolin desberdin + 3 pintxo desberdin).

Ezagutu Donostiako erdigunea

Nahi al duzu Belle Époque garaian erregeak eta aristokratak maitemindu zuten hiria ezagutu?

Paris txikia edo Napoleonen inbasioa jasan zuen hiria ezagutuko duzu, Alde Zaharra, monumentuak, elizak, eraikin bitxiak, zubiak eta Europako hondartzarik ederrenetakoa den Kontxa ospetsua bisitatuz.

Hiria ezagutzea zein dibertigarria eta zirraragarria den ikusiko duzu, gidak historia, kultura eta euskal eta Donostiako tradizioaren berri ematen dizun bitartean.

Zenbat pertsonek parte har dezakete?

Gehienez 7 laguneko talde txikiak.

Ordutegia, iraupena eta prezioa

Iraupena: 2 ordu.
* Irteera ordua: 10:00.

Lekua: Donostia.

Prezioa: 25 €

Barne

Bertako gida elebiduna gaztelania-ingelesa.

"Donostiako ezkutuko parkeak, begiratoki sekretuak eta jauregiak"

Zatoz Donostia beste ikuspegi batetik bisitatzera, naturaz gozatuz eta begiratoki ezezagunak, beste garai bateko jauregiak eta hirigunetik kanpo dauden parke xarmangarriak ezagutuz. Bisitari gutxik ezagutzen dituzten panoramikez gozatzeko aukera izango duzu!

Berritu zaitez aire freskoarekin eta erlaxatu Donostiako berdegune ederretan, sekuoia, palmondo edota ur-jauzi azpiko kobazulo baten ondoan. Edertasun handiko urmaelak, kobazuloak, fauna eta flora, eraikin eta eskultura paregabeak ezagutuko ditugu.

Zenbat pertsonek parte har dezakete?

Gehienez 7 laguneko talde txikiak.

Ordutegia, iraupena eta prezioa

Iraupena: 3 ordu.
* Egunero 15: 00etan.

Lekua: Donostia.

Prezioa: 35 €

Barne

Bertako euskal gida elebiduna gaztelania-ingelesa.

"Dastatu Donostiako pintxoen bilakaera"

Metro koadroko Michelin izar kopuru handiena duen munduko hirietako bat da Donostia. Izan ere, hemen gastronomia arte bat da.

Donostiako Alde Zaharra Euskal Herriko pintxoen muina da, eta ehunka mokadu zaporetsu aurki ditzakezu bertako tabernetan. Ez zaitez erotu non eta zer jan erabakitzen, guk eramango zaitugu leku onenetara, eta han ikasiko duzu pintxoen tradizioan ezkutatzen diren jatorria eta ohiturak.

Pintxoa bost zentzumenekin gozatu behar duzu: tabernako giroa sentitu; pintxoa begiratu osagai bakoitzaren formak eta koloreak aintzat hartuta; usainak bereizi; eskuan hartu eta ehundurak sentitu; eta gero ahoan gozatu mokadu goxo horrekin, ardo kopa on batez lagunduta.

Zenbat pertsonek parte har dezakete?

Gehienez 7 laguneko talde txikiak.

Ordutegia, iraupena eta prezioa

Iraupena: 2,5 ordu.
* Irteera ordua: 12:30.

Lekua: Donostia.

Prezioa: 80 €

Barne

Bertako euskal gida elebiduna gaztelania-ingelesa, 5 pintxo esklusibo + 5 ardo baso edo bertako edaria, lau taberna desberdinetan.

¡Egin zure erreserba!