VILLA– Egona
Zarautz
Etxe elkarri atxikien eremu batean kokatuta, kiroldegiaren ondoan eta hondartzara eta Zarauzko Alde Zaharrera 15 minutura oinez. Inguruan haurrentzako parkeak, farmazia, tabernak, supermerkatua, kutixi dendak… daude.
Taldeentzat edo familientzat aproposa da. Etxea 3 solairutan banatuta dago eta sotoa ere badu, txokoarekin. Etxera sartu bezain laster harrera, sukaldea, bainugela eta lorategi pribaturako sarbidea duen egongela zabala aurkituko dituzu.
Lehen solairuan 3 logela daude. Horietako bi, banako 2 ohekin, terraza bidez lotuak, komuna bainuontziarekin eta gela nagusia ohe bikoitzarekin, terrazarekin eta bainugelarekin.
Bigarren solairuan 2 logela daude. Horietako bat, banakako 3 ohekin, oso zabala da, eta ondoan beste gela bat du 90ko bi ohekin.
Catering zerbitzua eskatzeko aukera eskaintzen dizugu. Ostatura iristean kalera irteteko gogorik ez baduzu, eta gure zerbitzuaz gozatzea nahiago baduzu, hamaika aukera izango dituzu hautatzeko. Mahai gainean izango duzu! Gure konpromisoa eta helburua da kalitate bikaineko eta 0 Kmko produktuak eskaintzea.
Etxebizitzan sortutako kalteak, erabilera okerragatik, bezeroak bere gain hartuko ditu.
