Surf egin

Surfa familian

Igaro denbora familian

Egunerokotasunean askotan ezinezkoa egiten zaigu hainbeste desio dugun eta gure familiari onura ugari ekar diezaiokeen ihesaldi bat egitea. Lotura emozionalak estutzea lortzen duen eta zuetako bakoitzarentzako oroitzapen ahaztezinak eraikitzen dituen esperientzia izan daiteke.

Garrantzitsuena ondo pasatzea eta familian igarotzen duzun momentu oro gozatzea da. Ziurtatu une oro gogoangarria izango dela.

Eta aprobetxatu surfeko saio hauek familiarekin denbora pasatzeko, seme-alabei kirolaren balioak transmititzeko eta, era berean, elkarrekin denbora pasatzeko, hori baita gehien nahi dutena.

Zenbat pertsonek parte har dezakete?

3 lagunetik hasita.

Prezioa eta iraupena

Prezioa: saioen arabera.

Saio 1: 45 €

2 saio: 70 €

3 saio: 90 €

4 saio: 110 €

5 saio: 130 €

Iraupena: 1,5 ordu.

Barne

Beharrezko surf materiala (taula, neoprenoa…), istripu eta erantzukizun zibileko asegurua, aldagela zerbitzua eta dutxa beroa.

Ordutegia

Zure beharren arabera zehaztuko dugu. Marearen edo itsasoko baldintzek eragindako aldaketen menpe egon daiteke.

Surfa bikotekidearekin

Gozatu elkarrekin

Frogatuta dago gehiago batzen gaituela, elkarrekin jarduerak egiteak edo bion interesa pizten duena partekatzeak. Eta surfa ez da gutxiagorako.

Animatu eta egin salto elkarrekin surf mundura, gozatuz, kirola eginez, barre eginez, momentu ahaztezinak igaroz, eta egunerokotasunetik deskonektatuz, itsasoak transmititzen duen lasaitasun eta ongizate sentsazioari esker.

Zenbat pertsonek parte har dezakete?

2 lagun.

Prezioa eta iraupena

Prezioa: saioen arabera.

2 saio: 95 €

3 saio: 130 €

4 saio: 155 €

5 saio: 180 €

Iraupena: 1,5 ordu.

Barne

Beharrezko surf materiala (taula, neoprenoa…), istripu eta erantzukizun zibileko asegurua, aldagela zerbitzua eta dutxa beroa.

Ordutegia

Zure beharren arabera zehaztuko dugu. Marearen edo itsasoko baldintzek eragindako aldaketen menpe egon daiteke.

Surfa kuadrillan

Gozatu!

Edozein estres, depresio edo antsietate arazoren aurrean gehien errepikatzen den terapietako bat inguru naturalarekin kontaktua areagotzea eta lagun artean egotea izaten da. Hemen esaten dugun moduan; kuadrillaz gozatzea. Utzi albo batera asfaltoaren, errepideen eta hormigoizko blokeen bizitza, eta egin bat naturarekin, lagunekin batera.

Zer elkarbizitza handiagoa egon daiteke itsasoarekin olatuen mugimendua barrutik ikustea, ozeanoaren indarra aprobetxatzea eta harekin modu egokian koordinatzea, eta lagun artean egotea baino?

Animatu sentsazio horiek bizitzera! Egunerokoan zoriona transmitituko dizuten oroitzapen eta emozio iraunkorrak izango dituzu.

Zenbat pertsonek parte har dezakete?

2 lagunetik hasita.

Prezioa eta iraupena

Prezioa: saioen arabera.

2 saio: 95 €

3 saio: 130 €

4 saio: 155 €

5 saio: 180 €

Iraupena: 1,5 ordu.

Barne

Beharrezko surf materiala (taula, neoprenoa…), istripu eta erantzukizun zibileko asegurua, aldagela zerbitzua eta dutxa beroa.

Ordutegia

Zure beharren arabera zehaztuko dugu. Marearen edo itsasoko baldintzek eragindako aldaketen menpe egon daiteke.

Elkarlana:
Egona Zarautz eta Moor Surf Eskola

EGIN ERRESERBA