SAN LUIS– Egona

Zarautz

San Luis duplex ikusgarria da, zabala, kokapen ezin hobea eta ikuspegi pribilegiatuak dituena: egongelatik Zarauzko hondartza osoa, Getariako Arratoia eta Mollarri ikus daitezke. Igogailua duen eraikin baten azken solairuan dago, Zarauzko leku estrategiko batean: hondartza aurrean eta erdigunetik oso gertu.

Egongela handi bat, ilunabarrez gozatzeko terraza, hiru logela, bi bainugela eta komuna ditu. Sukaldea modernoa, independentea eta guztiz hornituta dago. Etxeko atea ireki bezain laster egongela-jangela bikainera sartuko zara, espazio zabala da, oso argia eta estilo ederra duena. Deigarriena, ordea, leiho handietatik ikus daitezkeen ikuspegiak dira.

Etxeak garajea du urbanizazio bertan, bi auto aparkatzeko aukera ematen duena. Oso garrantzitsua da hori, inguruan aparkatzea bereziki zaila baita udako denboraldian.

Ostatu ezin hobea da kokapenagatik, eskaintzen duen zabaltasunagatik eta, nola ez, eskaintzen dituen ikuspegi zoragarriengatik. Zarauzko egonaldia benetan ahaztezina izango da.

Catering zerbitzua eskatzeko aukera eskaintzen dizugu. Ostatura iristean kalera irteteko gogorik ez baduzu, eta gure zerbitzuaz gozatzea nahiago baduzu, hamaika aukera izango dituzu hautatzeko. Mahai gainean izango duzu! Gure konpromisoa eta helburua da kalitate bikaineko eta 0 Kmko produktuak eskaintzea.

Etxebizitzan sortutako kalteak, erabilera okerragatik, bezeroak bere gain hartuko ditu.

[ics_calendar id="1874"]

Apartamento San Luis