PALOTA-BI– Egona

Orio

Etxebizitzak guztiz hornitutako sukalde modernoa du. Sukaldea-jangela-egongela espazio ireki batean kokatuta daude, eta terraza handira sarbidea du, non momentu ahaztezinak igaroko dituzun.

Logela nagusiak terrazarako sarbide zuzena du, eta dutxa duen bainugela ere badu. Bigarren gelak banako bi ohe ditu. Bezeroen erosotasunerako, ostatuak beste bainugela bat du.

Udan zaila izaten da aparkalekua aurkitzea, baina bezeroen lasaitasunerako, garaje itxia du eraikin berean, eta zuzenean igo ahal zara igogailuari esker.

Etxebizitza gune lasaiean eta seguruan dago. Bere kokapenari esker, supermerkatuak, banketxeak, janari dendak, jatetxeak, kafetegiak… pauso gutxira dituzu.

 

Catering zerbitzua eskatzeko aukera eskaintzen dizugu. Ostatura iristean kalera irteteko gogorik ez baduzu, eta gure zerbitzuaz gozatzea nahiago baduzu, hamaika aukera izango dituzu hautatzeko. Mahai gainean izango duzu! Gure konpromisoa eta helburua da kalitate bikaineko eta 0 Kmko produktuak eskaintzea.

Etxebizitzan sortutako kalteak, erabilera okerragatik, bezeroak bere gain hartuko ditu.

Apartamento Palota