OLATU– Egona

Getaria

Olatu apartamentua Getariako Herrerieta kaleko behe solairu batean kokatzen da, erdigunean baina leku lasai batean, itsasoari eta Gaztetape hondartzari begira

Gainera, IZAR eta HONDAR apartamentuen ondoan dago, eta horregatik aukera oso interesgarria da bizpahiru apartamentu behar badituzu eraikin berean. Donostia eta Zumaia hiriekin bikain lotuta dago.

Ohe bikoitza eta sofa-ohea, bainugela eta sukalde-jangela-egongela ditu. Apartamentuek garbigailua eta lehorgailua dituzte ostatu hartzen duten bezeroen erabilerarako.

Aparkalekua erreserbatzeko aukera dago, garrantzia handiko kontua, batez ere, udan. Prezioa sasoiaren arabera aldatzen da, eta erreserba beharrezkoa da.

Catering zerbitzua eskatzeko aukera eskaintzen dizugu. Ostatura iristean kalera irteteko gogorik ez baduzu, eta gure zerbitzuaz gozatzea nahiago baduzu, hamaika aukera izango dituzu hautatzeko. Mahai gainean izango duzu! Gure konpromisoa eta helburua da kalitate bikaineko eta 0 Kmko produktuak eskaintzea.

Etxebizitzan sortutako kalteak, erabilera okerragatik, bezeroak bere gain hartuko ditu.

Apartamento Olatu