MUTXIO– Egona

Zarautz

Egonako apartamentu turistikoak (Mollarri eta Mutxio, bata bestearen ondoan daude) gune pribilegiatu batean daude; literalki itsasoaren gainean, Euskal Herriko hondartzarik luzeenera sarbide zuzena du, eta Zarauzko Alde Zaharretik pauso batera.

Mutxio apartamentu argitsua eta modernoa da, eta etxeko erosotasun guztiak eskaintzen ditu: aire girotua, Wifia, telebista… Ezin hobea da familientzat edota bikoteentzat, izan ere, apartamentuak 2-4 lagunentzako edukiera du, sofa-ohea baitu.

Espazio ireki batean egongela-sukaldea-jangela-logela daude, ohe bikoitza eta sofa-ohea ditu, eta dutxa duen bainugela.

Apartamentuak gune lasai batean daude, eta 150 metrora supermerkatuak, banketxeak, Merkatu Plaza (bertako produktuak aurki ditzakezu), okindegiak, jatetxeak, pintxoak dastatzeko tabernak, izozki dendak… dituzu.

Garraio publikoaren bidez bikain lotuta dago Donostia, Bilbo eta Gasteiz hiriekin, eta Donostiako (39 km), Bilboko (86 km) eta Miarritzeko (65 km) aireportuekin.

Turismo apartamentua izanik, behe solairu batean kokatzen da. Aparkalekua du. Prezioa sasoiaren arabera aldatzen da, eta erreserba beharrezkoa da.

Catering zerbitzua eskatzeko aukera eskaintzen dizugu. Ostatura iristean kalera irteteko gogorik ez baduzu, eta gure zerbitzuaz gozatzea nahiago baduzu, hamaika aukera izango dituzu hautatzeko. Mahai gainean izango duzu! Gure konpromisoa eta helburua da kalitate bikaineko eta 0 Kmko produktuak eskaintzea.

Etxebizitzan sortutako kalteak, erabilera okerragatik, bezeroak bere gain hartuko ditu.

Apartamento Mutxio