martinenea-salon

MARTINENEA– Egona

Zarautz

Zarauzko bihotzean erabat eraberritutako etxebizitza argitsua.

Egona Martinenea ostatu ezin hobea da oporrak leku lasai batean igaro nahi dituen familia batentzat.

Zarauzko hirigune historikoan kokatuta, eta hondartzatik 3 minutura oinez. Etxebizitzatik pauso batzuetara behar dituzun zerbitzu guztiak aurkituko dituzu: merkatua, tabernak pintxoez gozatu ahal izateko, jatetxeak, turismo bulegoa, dendak, kutxazainak, farmaziak, monumentuak, etab.

Apartamentuak terraza zoragarri bat du, sukalde-egongela-jantokitik sarrera duena. Bertan, haurrek gozatzeko eta aire zabalean egoteko aukera dute.

Bi logela ditu; logela nagusia ohe handiarekin eta balkoi txiki batekin, eta bigarren gela 2 ohe indibidualekin. Bainugela oso bat dutxarekin. Egunerokoa errazteko, garbigailua duzu. Sukaldea – egongela – jangela bat da, oso espazio argia. Sukaldea behar bezala hornituta dago etxetresna elektrikoekin eta sukaldeko tresneria osoarekin.

Wifia du.

Tren geltokitik 400 metrora dago, eta autobus-geltokitik 250 metrora. Oso ondo komunikatua.

Catering zerbitzua eskatzeko aukera eskaintzen dizugu. Ostatura iristean kalera irteteko gogorik ez baduzu, eta gure zerbitzuaz gozatzea nahiago baduzu, hamaika aukera izango dituzu hautatzeko. Mahai gainean izango duzu! Gure konpromisoa eta helburua da kalitate bikaineko eta 0 Kmko produktuak eskaintzea.

Etxebizitzan sortutako kalteak, erabilera okerragatik, bezeroak bere gain hartuko ditu.

martinenea-salon-cocina
martinenea-bano
martinenea-habitacion-2camas
martinenea-cocina
martinenea-hall
martinenea-habitacion
martinenea-habitacion
martinenea-bano
'

Apartamento Martinenea