LAPURDI– Egona
Zarautz
Etxebizitza modernoa eta polita igogailua duen eraikin bateko bigarren solairuan. Xehetasun guztiak zaindu diren apartamentu atsegina da.
San Pelayo eremuan dago, hondartzatik 550 metrora.
Apartamentuak egongela-jangela, guztiz hornitutako sukaldea, bainugela dutxarekin eta bi logela ditu. Logeletako batek ohe bikoitza du eta besteak, litera.
Ostatuaren prezioaren baitan sartzen da eraikin bertan dagoen garaje itxia, eta etxera igogailu bidez igo daiteke.
Catering zerbitzua eskatzeko aukera eskaintzen dizugu. Ostatura iristean kalera irteteko gogorik ez baduzu, eta gure zerbitzuaz gozatzea nahiago baduzu, hamaika aukera izango dituzu hautatzeko. Mahai gainean izango duzu! Gure konpromisoa eta helburua da kalitate bikaineko eta 0 Kmko produktuak eskaintzea.
Etxebizitzan sortutako kalteak, erabilera okerragatik, bezeroak bere gain hartuko ditu.
