IRUÑA– Egona
Zarautz
Zarauzko urbanizazio onenetariko batean kokatuta dago, eta komunitateko lorategia eta bi igerileku ditu haur eta helduen gozamenerako. Igerilekua zabalik dago goi-denboraldian (ekainaren amaieratik iraileko lehen astera arte).
Muskaria kalean dago, eta Zarauzko hondartzara irteera zuzena eta pribatua du. Aparkalekua du urbanizazioan bertan eta ostatura igogailuz zuzenean igo zaitezke.
Lau logela dituen apartamentu zabala da, bi logela banakako bi oherekin, hirugarren gela bat banakako ohe batekin eta laugarren gela, nagusia, ohe bikoitzarekin eta bainugelarekin. Beste bi bainugela ere baditu. Sukaldea guztiz hornituta dago.
Etxearen harribitxia terraza handia da; itsasoaren ikuspegi pribilegiatuaz eta ilunabar ikusgarriez gozatzeko aukera ematen du.
Catering zerbitzua eskatzeko aukera eskaintzen dizugu. Ostatura iristean kalera irteteko gogorik ez baduzu, eta gure zerbitzuaz gozatzea nahiago baduzu, hamaika aukera izango dituzu hautatzeko. Mahai gainean izango duzu! Gure konpromisoa eta helburua da kalitate bikaineko eta 0 Kmko produktuak eskaintzea.
Etxebizitzan sortutako kalteak, erabilera okerragatik, bezeroak bere gain hartuko ditu.