HONDARTZA BI– Egona

Zarautz

Kokapen ezin hobea duen apartamentua, egongelatik eta sukaldetik hondartza eta Getariako Arratoia ikusten direlarik.

Igogailua duen eraikin bateko bigarren solairuan kokatuta, Zarauzko toki estrategiko batean dago: hondartza aurrean eta erdigunetik pauso batera.

Egongela-jangela eta bi logela ditu, horietako bat ohe bikoitzarekin eta bestea logela banakako ohearekin. Azken gela honetatik urbanizaziora begira dagoen terraza txiki bat duzu. Bi komun ere badditu. Sukaldea etxetresna elektrikoekin eta sukaldeko tresneria guztiarekin hornituta dago.

Etxebizitzak aparkalekua du urbanizazioan, oso gomendagarria dena, bereziki zaila baita aparkatzea dagoen eremuan.

Bere kokapenagatik, ostatu ezin hobea da Zarauzko egonaldia benetan ahaztezina egiteko.

Catering zerbitzua eskatzeko aukera eskaintzen dizugu. Ostatura iristean kalera irteteko gogorik ez baduzu, eta gure zerbitzuaz gozatzea nahiago baduzu, hamaika aukera izango dituzu hautatzeko. Mahai gainean izango duzu! Gure konpromisoa eta helburua da kalitate bikaineko eta 0 Kmko produktuak eskaintzea.

Etxebizitzan sortutako kalteak, erabilera okerragatik, bezeroak bere gain hartuko ditu.

[ics_calendar id="3788"]

Hondartza Bi