HERRIKOSORO– Egona

Zarautz

Zarauzko erdigunean, Herrikobarra kalean, gune lasai eta seguruan. Hondartzatik 500 metrora.

Apartamentuak 3 logela ditu, logela bat ohe handiarekin, bigarren gela 2 ohe indibidualekin eta 3 logela ohe indibidualarekin. Sukaldea guztiz hornituta dago. Dutxa duen bainugela osoa eta wifia duen egongela argitsua ditu.

Etxebizitza gune lasai batean dago. 150 metrora supermerkatuak, bankuak, Merkatu Plaza (bertako produktuak aurki daitezke bertan), okindegiak, jatetxeak, pintxoez gozatzeko tabernak eta izozki-dendak dituzu.

140 metrora ordainpeko aparkaleku publiko bat dago.

Garraio publikoari esker, lotura bikaina du Donostia, Bilbo, Gasteiz eta abarrekin, baita Donostiako (39km), Bilboko (86km) eta Miarritzeko (65km) aireportuekin ere.

Catering zerbitzua eskatzeko aukera eskaintzen dizugu. Ostatura iristean kalera irteteko gogorik ez baduzu, eta gure zerbitzuaz gozatzea nahiago baduzu, hamaika aukera izango dituzu hautatzeko. Mahai gainean izango duzu! Gure konpromisoa eta helburua da kalitate bikaineko eta 0 Kmko produktuak eskaintzea.

Etxebizitzan sortutako kalteak, erabilera okerragatik, bezeroak bere gain hartuko ditu.

'

Herrikobarra