ENPARANTZA– Egona

Zarautz

Pisu eraberritua Zarauzko bihotzean. Duen zabaltasunagatik eta leihoetatik sartzen den argi naturalagatik nabarmentzen da etxebizitza. 

Igogailua duen eraikin bateko hirugarren solairuan dago, Foruen plazan. Apartamentu ezin hobea da herriaz (hondartza, paseoak, gastronomia…) gozatu nahi duten familientzat edo lagun taldeentzat, tamainagatik, kokapenagatik eta eskaintzen dituen erraztasun guztiengatik.

Bere kokapenari esker, dendak, banketxeak, Merkatu Plaza (bertako produktuak aurki ditzakezu), izozki dendak eta tabernak dituzu pintxo goxoak dastatzeko.

Etxebizitzak, gainera, dekorazio bikaina du. Guztiz hornitutako sukaldea, hiru logela, bakoitza banakako 2 ohekin, eta bi bainugela ditu. Gela nagusiak jantzigela ikusgarria eta komuna ditu.

Aparkalekua ere badu.

Catering zerbitzua eskatzeko aukera eskaintzen dizugu. Ostatura iristean kalera irteteko gogorik ez baduzu, eta gure zerbitzuaz gozatzea nahiago baduzu, hamaika aukera izango dituzu hautatzeko. Mahai gainean izango duzu! Gure konpromisoa eta helburua da kalitate bikaineko eta 0 Kmko produktuak eskaintzea.

Etxebizitzan sortutako kalteak, erabilera okerragatik, bezeroak bere gain hartuko ditu.

[ics_calendar id="1848"]

Apartamento Enparantza