DUKE– Egona

Zarautz

Duke apartamentua gune pribilegiatuan dago: itsasora, Zarauzko hondartza ikusgarrira begira eta Alde Zaharretik oso gertu. Erdigunean dendak, banketxeak, Merkatu Plaza (bertako produktuak aurki ditzakezu), izozki dendak eta tabernak dituzu pintxo goxoak dastatzeko.

Etxeko erosotasun guztiak eskaintzen dituen apartamentu argitsua eta modernoa da: aire girotua, Wifia, telebista… Duke apartamentua oso egokia da bikoteentzat nahiz familientzat. Bi lagunentzako ohe bikoitza eta beste 2 lagunentzako sofa-ohea ditu.

Aparkalekua du. Prezioa sasoiaren arabera aldatzen da, eta erreserba beharrezkoa da. Turismo apartamentua izanik, behe solairu batean kokatzen da.

Catering zerbitzua eskatzeko aukera eskaintzen dizugu. Ostatura iristean kalera irteteko gogorik ez baduzu, eta gure zerbitzuaz gozatzea nahiago baduzu, hamaika aukera izango dituzu hautatzeko. Mahai gainean izango duzu! Gure konpromisoa eta helburua da kalitate bikaineko eta 0 Kmko produktuak eskaintzea.

Etxebizitzan sortutako kalteak, erabilera okerragatik, bezeroak bere gain hartuko ditu.

Apartamento Duke