ARMENDIA– Egona

Aia

Aian kokatutako txalet hau oso handia da, eta sarrera propioa du kaletik. Aiako ingurunea ikusgarria da eta Pagoetako Parke Naturala da horren froga onena. Udal igerilekuak ere baditu herriak, familien gozamenerako.

Hondartza eta surfa gustuko badituzu, 2.500 metro baino gehiagoko hondartza duen zarauzko herritik 17 minutura dago etxebizitza. Gipuzkoako hondartzarik luzeena da, eta bertan biltzen dira familiak, surflariak eta natura maite dutenak. Gipuzkoako hiriburua, Donostia, berriz, 30 kilometrora dago.

Deskonektatzea, naturaz gozatzea ingurune lasai eta seguruan, baina, aldi berean kostaldeko herrietatik eta Gipuzkoako hiriburutik gertu dagoen zerbaiten bila bazabiltza, ostatu ezin hobea duzu Armendi.

Catering zerbitzua eskatzeko aukera eskaintzen dizugu. Ostatura iristean kalera irteteko gogorik ez baduzu, eta gure zerbitzuaz gozatzea nahiago baduzu, hamaika aukera izango dituzu hautatzeko. Mahai gainean izango duzu! Gure konpromisoa eta helburua da kalitate bikaineko eta 0 Kmko produktuak eskaintzea.

Etxebizitzan sortutako kalteak, erabilera okerragatik, bezeroak bere gain hartuko ditu.

'

Armendi Gain